-Numantzia: Ilunabarreko izarra


Argitaratzailea: Sauré

Itzultzailea: Miel Elustondo

Zuzentzailea: Inxio Lopez de Arana

Errotulazioa: David Alvez

ISBN: 84-95225-62-X

Lege gordailua: VI-342/06

Orriak: 64

 

Ka 153. urtean, Segedako Karos buruzagia Numantziara iritsi zen bere herriarekin batera Erromarengandik ihesi. Hantxe jaio zen haren alaba, Noive. Karos abuztuaren 23ko borrokaldian hil zenez gero. Noivek memento historiko ahaztezinak bizi izan zituen garaiko buruzagien gidaritzapean, hau da, Anbon eta Leukon, Litennon, Megara eta Retogenesekin.

Hiria suntsitu baino bi urte lehenago, Hannonek erromatar desertoreen eskuetatik salbatu zuen Noive. Hannon Kartagoko gladiadore izandakoa zen, eta ondo baino hobeto zekien zenbat indar zuen Erromak, hamabost urte lehenago bertatik bertara bizi izan baitzuen Kartagoren suntsipena.

Hannonek kontatu egin zien numantziarrei nola egin zen gladiadore, nola egin zen Alio zeltiberriarraren adiskide hurko, biak preso zeuzkatenean, eta nola lortu zituen askatasuna eta erromatar hiritartasuna.

Noive eta Hannon eskondu egin ziren Eszipion Emiliano Hispaniara iritsi zen garai berean.

Erromatarrek Numantzia inguratu zutenean erabaki zen zeltiberiar heroikoen geroa... Bestalde, Noivek, bere herriaz harro, duintasunez beterik egin zion aurre, bakar-bakarrik, azken finari.