-Ametsaren aro berria


Argitaratzailea: Sauré

Itzultzailea: Virginia Perez Alonso

Errotulazioa: David Alvez

ISBN: 84-95225-46-8

Lege gordailua: VI-30-05

Orriak: 48

 

Lurraren historia-liburuek diotenaren kontra, Egiptoko inperioa ez da iraungi. Aitzitik, gaur egun, Egiptoko inperioa Unibertsoko hamaika lurraldetan zehar hedatua dago. Damon eta Jeronimo bi lurtar dira Patruila Inperial ezagunenetako bat osatzen dutenak. Patruila horiek operazio sekretuak burutu behar izaten dituzte, askotan Egiptoko mugetatik kanpo. Damon gazte sutsua eta saiatua da eta, irudimena beste inolako talentu berezirik gabe, beti nahi duena lortzen dakiena modurik zoroenean. Jeronimo, ostera, oso gazte azkarra eta zentzuzkoa dugu baina lotsati samarra. Elkarrekin, Wandori-Faraoiaren eta Egiptoko Imperio osoaren etsai porrokatuenari- buruko minik handienak sortu dizkion Patruila inperiala osatzen dute.

Damon eta Jeronimok, batere entrenamendurik gabe, indarkeriako inolako gaitasunik gabe, beren kasa moldatu beharko dute helburualortzeko. Jakina!, haien metodoak ez dira oso "ohikoak" izango. Hala, indarra barik sormena erabili beharko dute, indarkeria barik trikimailu zeharo ustegabeko eta dibertigarriak. Euren istorioak bezain dibertigarriak, alajaina!.